2006-04-10

EDUARDO CHILLIDA" Euskadiko 4.Olinpiada Matematikoa

HELBURUAK
Matematika arloa jenderartzea, irakasle eta ikasleentzat hezitzaile eta jostagarri den jarduera batekin.
ikastetxe, irakasle eta ikasleen arteko harremana eta ezagutza sustatzea.
Sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta ez-ohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzea.

gehiago jakiteko: http://www.saretik.net/mateolinpiada/sarrera_e.htm

2006-04-07

APIRILA: BATXILERGOA

BILERA
Bilera batean egon ziren pertsona guztiek elkar agurtu zuten bostak ematen. Batek kontatu zuen 66 agurketa izan zirela. Zenbat pertsona zeuden bileran?

APIRILA: DBH 2. ZIKLOA


KUBOA

Ondoko irudian kubo bat sei ikuspuntutatik begiratuta nola ikusten den adierazten da. Marraz ezazu kubo horren garapena.

OHARRA.- Kontuz S-ren orientabidearekin.

APIRILA: DBH 1. ZIKLOA

SEGIDA
Hurrengo segidan, zein zenbaki izango dugu 198-garren tokian?
0, -1 , 1 , 0 , -1 , 1 , 0 ,-1, 1, 0,.....
OHARRA.- Ez du pena merezi segidaren elementu guztiak idazteak, aspertuko baitzara.

2006-04-05

ONGI ETORRIAK

Kaixo lagunok:
Hauxe izango da nire blogaren aurkezpena eta zergatia. Aspaldian ideia batzuk ditut buruan (matematika lehiaketa ospatzea, liburu elektronikoa egitea eta tutoretza telematikoa egitea), horietako bat garatzen hasi nintzen duela hiru urte edo, hain zuzen, matematika lehiaketarena.
Hasieran nire zentruan ospatu nuen ikasturte osoan zehar eta egia esateko arrakasta handia izan zuen, azken horrek animatu ninduen hurrengo ikasturtean lehiaketa zabaltzea zonako beste ikastetxeetara eta bi zentruek parte hartu zuten. Hurrengo urtean R-300 ikastaroa egin nuen eta lehiaketa ez zen ospatu, baina "elkarrekin" weba existitzen zela enteratu nintzen eta proiektu bezala web bat sortu nuen (www.elkarrekin.org/web/matelehiaketa) eta aurten Donostiako ikastetxe batek eta nire zentruak parte hartzen dute, hurrengo ikasturterako parte hartzera gonbidatzen dizuet. Bloga hau erabiliko dut hilabete bakoitzeko buruketak aurkezteko eta sortuko dituzten dudak argitzeko, baita zuen proposamenak kontuan hartzeko ere. Beno labur bilduta, hauxe da nire ideia nagusia, beste biak aurrerantzean kontatuko dizuet.
Agur eta ongi ibili.
Maite