2009-09-20

09-10 IKASTURTEKO LEHIAKETA HASI DA

Aurreko ikasturtetan bezala, aurten ere Matematika Lehiaketa ospatuko dugu ikasturtean zehar, ANIMA ZAITEZ parte hartzera eta amaieran irabazi ez gero opari eder bat jasoko duzu.

Hauexek dira MATEMATIKA LEHIAKETAren arauak.

Hemen dituzue adibideak eta problemak ebazteko gehien erabiltzen diren estrategiak.

Hona hemen iraileko buruhausteak:

1.ZIKLOA:

1971. urtean pertsona batek honakoa esan zuen:
“—Nik “n” urte nituen n2 urtean “
Zein urtetan jaio zen pertsona hau?



2.ZIKLOA:

Ander eta Jon izeneko tenis jokalari bik 9 partidu jokatu dituzte, ateratzen lehena izatea txandakatuz norgehiagoka bakoitzean. Anderrek 6 partidu irabazi ditu eta Jonek 3. Jakinik jokatu dituzten partiduetatik bost irabazi dituela ateratzen ez zuenak, esan nor hasi den ateratzen lehenengo partiduan.



BATXILERGOA:

Mariak ipuin bat irakurtzen amaitu eta gero, iruzkina egin behar du. Astelehenean, ipuin erdia irakurri zuen. Asteartean falta zitzaionaren herena. Asteazkenean, geratzen zen guztiaren laurdena. Ostegunean, aimatzeko zuenaren bostena. Gaur ostirala da, eta ipuina amaitzea erabaki du. Esku artean hartu duenean, 15 orrialde besterik ez zaiola falta ikusi du.
Egun guztietan orrialde osoak irakurri baditu, zenbat orrialde ditu ipuinak?



Bidali soluzioa hilabete bakoitzaren 5-a baino lehenago,e-mail baten bidez helbide honetara:

burdinibarra2000@yahoo.es
asunto: matematika lehiaketa (dagokion hilabetea)
soluzioa artxibo batean gorde eta atxekitu.

Soluzioarekin batera hurrengo datuak ondo azalduta egon behar izango dituzu:

IZEN-ABIZENAK
MAILA AKADEMIKOA / KURTSOA ETA TALDEA
IKASTETXEAREN IZENA
HELBIDE ELEKTRONIKOA