2006-11-11

06-07 AZAROA

1. ZIKLOA
LAU ZENBAKI LEHENAK
Lau zenbaki lehenek ondoko egitura dute:
AA - BAB - BACD - AAAC
Jakinik, letra berak zifra bera adierazten duela eta letra berdinei zifra berdinak dagozkiela, zeintzuk dira lau zenbaki lehen hauek?
2. ZIKLOA
ZENBAKIAK
Bilatu 1.000 baino txikiagoak diren zenbaki arrunta guztiak ondoko baldintza betetzen dutela jakinik:
Zenbaki horren digitoen baturaren kuboa eta zenbaki horren karratua berdinak dira.
BATXILERGOA
AGURRAK
Bilera batean partaide guztiek elkar agurtu zuten batek izan ezik. Azken honek lau pertsona baino ez zituen agurtu.
Orotara agurren kopurua 109 dela jakinik, kalkulatu zenbat pertsona zeuden bileran.

Matematika Lehiaketa 06-07 Urria

URRIA1.ZIKLOA
FALTATZEN DIREN IKURRAK
 
Eragiketa eta ikur matematikoak erabiliz, bete itzazu zenbakien arteko hutsuneak berdintzak bete daitezen.
 
 
1 1 1 = 6
2 2 2 = 6
3 3 3 = 6
4 4 4 = 6
5 5 5 = 6
6 6 6 = 6
7 7 7 = 6
8 8 8 = 6
9 9 9 = 6

URRIA2.ZIKLOA
MARGOZTUTAKO KUBOA
10 zm-tako ertza duen kubo baten gainean pintura ontzi bat jausten da gorriz margozturik geratzen delarik.
 Jarraian, ebakidura zut eta zeharrak egiten dira 2,5 zm-tako ertza duen 64 kubitxo lortuz.
Kubitxo hauetatik, zenbat dute alde bat ere ez, alde bat, bi alde eta hiru alde gorriz margozturik?

URRIABATXILERGOA
Aurkitu, erantzuna arrazoituz, ondoko N zenbakiaren azkeneko zifra:

2006-06-22

05/06 MATEMATIKA LEHIAKETAren IRABAZLEAK



Hauexek dira aurtengo Matematika Lehiaketaren irabazleak:
Usoa Abisu (1.zikloan) eta Yoel Cenera (2.zikloan)
ZORIONAK eta udan "ondo pasa" liburua (saria) irakurtzen.
gehiago jasotzeko:http://www.elkarrekin.org/web/matelehiaketa/

2006-05-02

MAIATZEKO BURUKETAK


1. ZIKLOA
Afrikako herri batean 800 emakume bizi dira. Kopuru horretatik %3-ak belarritako bana eramaten du, beste %97-ren artean, erdiak bina belarritako eta beste erdiak bat ere ez dute eramaten. Emakume guztien artean zenbat belarritako eramaten dute?
2.ZIKLOA
Azalera beltzak laku bat adierazten du. Zein da bere neurria?

BATXILERGOA
Irudiko ortoedroaren aristetatik, A puntutik G-ra armiarma bat ibiltzen da. Armiarmak nahi duen bidea segi dezake arau honekin : Sentzu horizontalean edota beherantz mugi daiteke, baina inoiz ez gorantz, eta bide bakoitzean ezin du pasa behin baino gehiagotan arista berberatik.

Kalkula ezazu zenbat bide desberdin segi dezake armiarmak.
OHARRA.- Oso komenigarria zaizu metodo sistematikoren bat erabiltzea

2006-04-10

EDUARDO CHILLIDA" Euskadiko 4.Olinpiada Matematikoa

HELBURUAK
Matematika arloa jenderartzea, irakasle eta ikasleentzat hezitzaile eta jostagarri den jarduera batekin.
ikastetxe, irakasle eta ikasleen arteko harremana eta ezagutza sustatzea.
Sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta ez-ohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzea.

gehiago jakiteko: http://www.saretik.net/mateolinpiada/sarrera_e.htm

2006-04-07

APIRILA: BATXILERGOA

BILERA
Bilera batean egon ziren pertsona guztiek elkar agurtu zuten bostak ematen. Batek kontatu zuen 66 agurketa izan zirela. Zenbat pertsona zeuden bileran?

APIRILA: DBH 2. ZIKLOA


KUBOA

Ondoko irudian kubo bat sei ikuspuntutatik begiratuta nola ikusten den adierazten da. Marraz ezazu kubo horren garapena.

OHARRA.- Kontuz S-ren orientabidearekin.

APIRILA: DBH 1. ZIKLOA

SEGIDA
Hurrengo segidan, zein zenbaki izango dugu 198-garren tokian?
0, -1 , 1 , 0 , -1 , 1 , 0 ,-1, 1, 0,.....
OHARRA.- Ez du pena merezi segidaren elementu guztiak idazteak, aspertuko baitzara.

2006-04-05

ONGI ETORRIAK

Kaixo lagunok:
Hauxe izango da nire blogaren aurkezpena eta zergatia. Aspaldian ideia batzuk ditut buruan (matematika lehiaketa ospatzea, liburu elektronikoa egitea eta tutoretza telematikoa egitea), horietako bat garatzen hasi nintzen duela hiru urte edo, hain zuzen, matematika lehiaketarena.
Hasieran nire zentruan ospatu nuen ikasturte osoan zehar eta egia esateko arrakasta handia izan zuen, azken horrek animatu ninduen hurrengo ikasturtean lehiaketa zabaltzea zonako beste ikastetxeetara eta bi zentruek parte hartu zuten. Hurrengo urtean R-300 ikastaroa egin nuen eta lehiaketa ez zen ospatu, baina "elkarrekin" weba existitzen zela enteratu nintzen eta proiektu bezala web bat sortu nuen (www.elkarrekin.org/web/matelehiaketa) eta aurten Donostiako ikastetxe batek eta nire zentruak parte hartzen dute, hurrengo ikasturterako parte hartzera gonbidatzen dizuet. Bloga hau erabiliko dut hilabete bakoitzeko buruketak aurkezteko eta sortuko dituzten dudak argitzeko, baita zuen proposamenak kontuan hartzeko ere. Beno labur bilduta, hauxe da nire ideia nagusia, beste biak aurrerantzean kontatuko dizuet.
Agur eta ongi ibili.
Maite