2006-04-05

ONGI ETORRIAK

Kaixo lagunok:
Hauxe izango da nire blogaren aurkezpena eta zergatia. Aspaldian ideia batzuk ditut buruan (matematika lehiaketa ospatzea, liburu elektronikoa egitea eta tutoretza telematikoa egitea), horietako bat garatzen hasi nintzen duela hiru urte edo, hain zuzen, matematika lehiaketarena.
Hasieran nire zentruan ospatu nuen ikasturte osoan zehar eta egia esateko arrakasta handia izan zuen, azken horrek animatu ninduen hurrengo ikasturtean lehiaketa zabaltzea zonako beste ikastetxeetara eta bi zentruek parte hartu zuten. Hurrengo urtean R-300 ikastaroa egin nuen eta lehiaketa ez zen ospatu, baina "elkarrekin" weba existitzen zela enteratu nintzen eta proiektu bezala web bat sortu nuen (www.elkarrekin.org/web/matelehiaketa) eta aurten Donostiako ikastetxe batek eta nire zentruak parte hartzen dute, hurrengo ikasturterako parte hartzera gonbidatzen dizuet. Bloga hau erabiliko dut hilabete bakoitzeko buruketak aurkezteko eta sortuko dituzten dudak argitzeko, baita zuen proposamenak kontuan hartzeko ere. Beno labur bilduta, hauxe da nire ideia nagusia, beste biak aurrerantzean kontatuko dizuet.
Agur eta ongi ibili.
Maite

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo Maite:

Gipuzkoako zientzia esparruko aholkulariok eta IKT programa arduradunak eta teknikariak datorren urtean Lan kolaboratiboa BH eta zientzia esparruan landuko duen proiketu bat definitzen ari gara. Parte hartzaileak "Energia" gaia landuko dute euren arloaren perspektibatik: matematikatik, natur zientzietatik... Matematika arloko aktibitateen artean problema txapelketa bat dugu aukeren artean. Zure esperientziaren arabera nola komenik da antolatzea?
1.- Partaideak zein izango dira: ikasleak, ikasle taldetxoak (3-4 lagunetakoak) edota gelak (20-25)?
2.- Zenbat problema batera (1,2...5)?
3.- Nola antolatu daiteke (mailaka, zikloka edo DBHguztirako maila bakarra)?

Eskerrik asko

Maite_Urinare dijo...

Kaixo (ez dakit nor zaren)
Hasi aurretik, barkamenak eskatzen dizkizut hain berandu erantzutearren, baina oporretan egon naiz eta oraindik "deskolokatuta" nago.
Nire ustez eta nire esperientzia esaten didana zera da, lehiaketa aurrera eramateko ezinbestekoa da irakaslearen nahia eta lana, ez badago irakeslerik prest egiteko ez da aurrera eramango.
Zentruen arteko lehia bada, hobe izango da zentruaren talde osoa parte hartzea(nahiz eta barneko antolakuntza baten bidez norbanako lehia izatea).
Problemak zikloetan sailkatuta eta bi problema hilabetean badaude hobe izango da.
Beno, ez dakit laguntza handia izan diren ...
Agur bero bat
Maite