2006-11-11

06-07 AZAROA

1. ZIKLOA
LAU ZENBAKI LEHENAK
Lau zenbaki lehenek ondoko egitura dute:
AA - BAB - BACD - AAAC
Jakinik, letra berak zifra bera adierazten duela eta letra berdinei zifra berdinak dagozkiela, zeintzuk dira lau zenbaki lehen hauek?
2. ZIKLOA
ZENBAKIAK
Bilatu 1.000 baino txikiagoak diren zenbaki arrunta guztiak ondoko baldintza betetzen dutela jakinik:
Zenbaki horren digitoen baturaren kuboa eta zenbaki horren karratua berdinak dira.
BATXILERGOA
AGURRAK
Bilera batean partaide guztiek elkar agurtu zuten batek izan ezik. Azken honek lau pertsona baino ez zituen agurtu.
Orotara agurren kopurua 109 dela jakinik, kalkulatu zenbat pertsona zeuden bileran.

Matematika Lehiaketa 06-07 Urria

URRIA1.ZIKLOA
FALTATZEN DIREN IKURRAK
 
Eragiketa eta ikur matematikoak erabiliz, bete itzazu zenbakien arteko hutsuneak berdintzak bete daitezen.
 
 
1 1 1 = 6
2 2 2 = 6
3 3 3 = 6
4 4 4 = 6
5 5 5 = 6
6 6 6 = 6
7 7 7 = 6
8 8 8 = 6
9 9 9 = 6

URRIA2.ZIKLOA
MARGOZTUTAKO KUBOA
10 zm-tako ertza duen kubo baten gainean pintura ontzi bat jausten da gorriz margozturik geratzen delarik.
 Jarraian, ebakidura zut eta zeharrak egiten dira 2,5 zm-tako ertza duen 64 kubitxo lortuz.
Kubitxo hauetatik, zenbat dute alde bat ere ez, alde bat, bi alde eta hiru alde gorriz margozturik?

URRIABATXILERGOA
Aurkitu, erantzuna arrazoituz, ondoko N zenbakiaren azkeneko zifra: