2006-11-11

06-07 AZAROA

1. ZIKLOA
LAU ZENBAKI LEHENAK
Lau zenbaki lehenek ondoko egitura dute:
AA - BAB - BACD - AAAC
Jakinik, letra berak zifra bera adierazten duela eta letra berdinei zifra berdinak dagozkiela, zeintzuk dira lau zenbaki lehen hauek?
2. ZIKLOA
ZENBAKIAK
Bilatu 1.000 baino txikiagoak diren zenbaki arrunta guztiak ondoko baldintza betetzen dutela jakinik:
Zenbaki horren digitoen baturaren kuboa eta zenbaki horren karratua berdinak dira.
BATXILERGOA
AGURRAK
Bilera batean partaide guztiek elkar agurtu zuten batek izan ezik. Azken honek lau pertsona baino ez zituen agurtu.
Orotara agurren kopurua 109 dela jakinik, kalkulatu zenbat pertsona zeuden bileran.

No hay comentarios: