2009-10-08

URRIA 09/10










1. ZIKLOA



Itziar, Maialen eta Iraide hirukien urtebetetzea da. Ama zoratuta dabil Matelandia gozodendatik hiruki aldekide formako tarta bat bidali diotelako eta orain hiru zati berdin-berdinetan zatitu beharko du liskarra ez egoteko. Arazoa da, hirukiek lau aldeko zatiak nahi dituztela, amak hiru aldeko zatiak nahiago badu ere.
Posiblea da tarta zatitzea bi modu horietan? Lagunduko diozu amari tarta zatitzen?

2.ZIKLOA

Lau lagun hauek diru pixka bat aurreztu dute eta ahalik eta etekin handiena atera nahi diote krisi garai honetan. Horretarako era eta leku desberdinetan inbertitu dituzte sosak.
1. Kermanek %10 irabazten du, lagun guztien arteko errentagarritasun altuena.
2. Kermanek ez du dirurik utzi Txanpondegi Bankuan.
3. Gilito Bankuan sartutako 30.000 euroek Juneren 20.000 euroen errentagarritasun erdia lortzen dute.
4. Unaik bere dirua Diruzale Bankuan sartu du.
5. 10.000 euro dauzkanak 40.000 euro dauzkanaren errentagarritasun bikoitza dauka.
6. Aberstasun bankuak ez du %8 eskaintzen.
7. Mirarik %4ko errentagarritasuna lortu du bere diruarentzat.
Aurreko datu guztiekin bete ondorengo taula:



BATXILERGOA
Asier, Jon eta Gorkak banku batean diru kopuru bat inbertitzen dute 1:2:3 proportzioan, urte beteren buruan jasotako dirua banatzen dute 4:5:6 proportzioan banatzen dute. Zer gertatu da?

A) Asier eta Jonek dirua galdu zuten eta Gorkak irabazi.
B) Asier eta Gorkak irabazi zuten eta jonek galdu.
C) Asierrek irabazi, Gorkak galdu eta Jonek ez galdu ez irabazi.
D) Asierrek galdu, Gorkak irabazi eta Jonek ez galdu ez irabazi.
E) Aurreko posibilítate guztiak ez dira zuzenak.

No hay comentarios: